Beste gari mota bat

 

Eztabaidaka ikusten zituen beti Zezenlarruk bere auzoko anaiak garia ereite orduan, udazkenean. Gari-aziak baztar baten itxi, ta matrakan ibiltzen ziran zazpi anaiak.

        — Nik ekarri dodan gari-azia da onena.

        — Zurea?

        — Bai.

        — Orrek ez dau ezertarako balio.

        — Zagoze ixilik, mesedez. Neuk daukadaz or gari-azirik onenak batuta...

        — Batuta euki arren, batzean jakin bear da leenengo, eta zuk ez dakizu...

        — Zeuk zer dakizu, ba?

        — Igaz ere neurea aukeratu genduan.

        — Zurea? Ori ereitekotan oba...

        — Entzun! Onetara ibiltzekotan garirik ez ereitea onena.

        — Zoaz ortik! Ez orixe. Zelakoa edo alakoa erein egin bear dogu.

        — Ereiten aal dau iñork orain garirik?

        — Oraindiño bai.

        — Zein ereingo dogu, ba orduan?

        — Auxe.

        — Ori ez, au baiño.

        — Ori ere ez. Neuk batu dodana da onena.

        — Zera da.

        — Neuk ekarri dodana, orduan.

        — Ez.

        — Ez orixe.

        — Ezta...

        — Bai.

        — Ez.

        — Bai...

        Eztabaidaka ibiltzen ziran beti. Eta eztabaida orreek zirala ta ez zirala, erein ere leenago baiño solo gitxiagotan ereiten eben.

        Beiñola, eztabaika ebilzan bitartean, ostu egin eutsezan Zezenlarruk aziterako gari guztiak. Ta beste gari mota bat erein eban zazpi anaien soloetan, beste gari mota bat erein eban, beste gari mota bat erein eban..., au ez.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipuin antzeko alegi mingotsak" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia