Abiadaren irudikeria

 

0an orratza...,

geldi dago paisaje zaharra

neguko eguzki beltzaren

nagitasun beldurtian.

 

30ean orratza...,

atzerantz doa paisaje zaharra

neguko eguzki zuriaren

ahalegin zapalduan.

 

60an orratza...,

abiadan doa atzerantz paisajea

neguko eguzki berdearen

bizkortasun ustetsuan.

 

90ean orratza...,

abiadan dator paisaje berria

udaberriko eguzki koloretsuaren

burujabetasun gurarian.

 

120an orratza...,

hegadan dator paisaje berria

paisaje zaharraren aurkako

ametsezko ustekerian.

 

150ean orratza...,

burruka gogorrean ari dira

paisaje zaharra ta berria

gorroto gorriaren lainotan.

 

180an orratza...,

suntsitu egin da paisajea

herioren negu zaharreko

odol beltzaren itzalean.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bizipenen bultzadaz" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia