Paisaje piztuaren bozkariotan
 
| 
Neguko urte latzen erdiminak 
printz larriz zeuden gauaren irakiduran 
eta eguzki berdearen itxaropen zoliak 
urratu egin du beldurraren iluna; 
txinta itoaren negar izoztua 
lehertu egin da egunsentiaren sukarrean 
ta garrasi dantzaz mailukatzen du 
paisaje mozkortuaren algara. 
Piztu egin da lehenaren burdinazko fenix zaharra 
orainaren eztanda gorrizko hautsetan, 
piztu, betiko geroaren amets zuritan, 
piztu, bozkario berdearen argitan. | 
© Mikel Zarate