Enara!

 

Enara!

Hegoen olatu

haizearen itsasoan.

 

Enara!

Abiadaren karabilka

udaberriaren argitan.

 

Enara!

Askatasunaren higidura

gizonen ostatuan.

 

Enara!

Egunsentiko kantari

gure etxeko atarian,

momorroen ehiztari

gure etxeko alorrean...,

enana izan nahi nuke,

enana bizkor eta trebe,

gure Herriko atarian,

gure Herriko alorrean.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bizipenen bultzadaz" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia