San Martin Juan

 

        Eibarren jaioa (1922).

        «Otsalar» erabilten dau izen ordez.

        Euskera kultura bideetara eroaten diardun euskal idazle aspergabea dogu San Martin Juan.

        Olerkaria eta saio-idazlea da, batez bere.

        Liburu bi idatzi ditu bizkaieraz (Eibarko euskeraz): «Zirikadak», (1960) eta «Eztenkadak» (1965). Euskal-umorea darioen liburu atsegingarri bi dira.

        Euskera erreza, bizia, erri-errikoa darabil. «Geroago ta ziurrago nago, erririk barik euskera salbatzerik ez dogula. Errianganako lokarriak apurtzea, akademismu utsezko euskera batera jotea litzake, ta akademismu utsa izango litzake euskeraren eriotza. Bizia bai da izkuntza guztien muña ta izate guztia. Izkuntzak, izkuntza bezela ez dau beste zentzunik, bizia baiño» [1].

        Leidu, adibidez, urrengo zatiok:

 

 

        Kazariak

 

        Guzurrak kontatzen dauken famiagaz baintzat, eztago kazarieri ur emotekorik. Ez da Euskalerrikua bakarrik. Kazariak mundu guztian daroie guzurti famia. Bismarcken iritxiz, iñoiz ez ei da guzur geiago esaten gerra baten besperan edo kazarako besperan baiño. Eibarren norek eztaki kazari ezaun ari gertautakua? Agiñazpiñeko tabernan kontu-kontari ziarduan, uste gabian amalau librako erbiak sasi artetik urten da, tiro bateko eskopetia izanarren: «Danba! Danba!», jaurti ei zetsan.

        Tiro bateko eskopetiakin «Danba! Danba!» eitxeko, zer ez ete dabe egingo gure kazariak. Baita alanbre gañian ollagorra be. Ta, Eibarko «Diana»-n [2] dianak eta ez dianak.

        Eibarren diñuenez, zerbait dakarrenian, da ori ezta sarri izaten, Untzaga plaza erditik pasatzen ei diraz etxeruntz arro-arro jenterik geien dabillen orduan, txakurrak pe buztanari eraiñaz. Barriz, utsik datozenian, geienetan gertatzen jakuen moduan, aiuntamentu ostetik, trenbidetik ziar apal, txakurrak, pe buztana ankapian gorderik lotsiaren-lotsaz. Baiña bixamonian txori txortak kontauko dituez [3].

 

 

        Karraspiori pasautakua

 

        Basarri inguru batian ebillen txakurran arrastuari jarraika, ta batera-batera: «Danba! Danba!». Benetan gaiñera, ze, Karraspiok ba eukan tiro biko eskopetia, ta zerbaiti tiratu biar izan zetsan.

        Basarriko ataian etxeko gizona euan da, tiro otsa entzun da lasterrera, bere aurrekaldetik pasau jakon erbi eder bat, osasun onakin igesik. Karraspion tiñuari anka einda.

        Geruago, an agertu zan Karraspio, egarria asetzeko ur eske.

        —I izan aiz or tiroka? —preguntau zetsen basarritarrak.

        —Bai, ta ix-eixa bota juat erbi bat. Bigarrengo tiruan belarri bat kendu jetsat.

        —Olan bada, ondo ein detsak. Etxaukan zertan juan iru belarrikin [4].

 

        [1] «Zirikadak», itzaurrean.

        [2] «Diana» dau izena Eibarko eiza ta arrantza alkarte batek.

        [3] «Eztenkadak», 16-garren orrialdean.

        [4] «Eztenkadak», 20-garren orrialdean.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bizkaiko euskal-idazleak" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia