Etxebarria Juan Anjel

 

        «Santurtzeko semea nozu (1934), jaiotzez erdalduna. Euskaldun barria, beraz, euskaltzale zarra baiña.

        »Oso gazte nintzala, arrazaren abotsa senti neban ene baitan, erraietatik deika. Arrezkero, maitasuna dot zirikatzaille, gidari ta elburu. Euskalerri ta euskeraganako maitasuna, alegia...» [1].

        Maitasun orrek eraginda, idazlan asko egin dauz Etxebarriak, idazlan txalogarriak. Begira:

        «Euskal Iztegi Laburra» (A-I).

        «Apuntes de vascuence». Gramatika labur bat.

        «Maitale galdua»; «Basoko loreak»; «Lo ta amets»; eta «Ezpata zorrotza». Olerki txortatxoak.

        «Euskal Idazleak» (I) Mendiburu'tar S.

        «Euskal Idazleak» (II) Añibarro'tar A.

        «Katalunyako olerkiak»; «Españiko olerkariak euskeraz» (I); «Españiko olerkariak euskeraz (II); «Prantziko olerkariak euskeraz».

        «Batikano II-garren Batzarraren Agiriak» («Eleiza ta kristau ez diran beste erlijiñoak»; «Gizarte artu-emonetako bideak»; «Jaungoikoaren Agerpena»; «Kristau Aziera»).

        «Giza-bizitza». «Humanae vitae» euskeraz.

        «Phedroren alegiak»; «Martialen Ziri-bertsoak»; «Esoporen alegiak»; «Perraulten ipuiñak»; «Kikeroren eskutitzak»...

        Eta abar eta abar [2].

        Ona emen, bere lora eder bat:

 

 

        Zure agurra

 

        Egun luzeko ekin-bearrak

        soiñez ta gogoz aulduta,

        ustekabean zure ondotik

        pasa naz, biotz minduta.

 

        Zure aurpegi alai-gozoak

        biotz-barnea leunkiro

        igortzi daust ta indarra emon

        bideari jarraitzeko.

 

        Nere biziko bakartadean

        zure agur samur ori

        gogo-ortzean josita daukat

        ordu illunen gozagarri [3].

 

        [1] «Basoko loreak», itzaurrean.

        [2] «S. Antongo Katekesia»-k argitaratu ditu Etxebarriaren idazlanak, Bilbon.

        [3] «Maitale galdua», 7-garren orrialdean.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bizkaiko euskal-idazleak" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia