Murgil zaitez

 

Antxinatasunaren

bazter usaiez

eta literaturaren

edertasunez...,

Urteen behingoan,

bizkaiera maite,

euskara batuan

murgil zaite.

 

Alfabetatzearen

bitartez.

etortexinzen

etortzen izan zen

eginez

eta bapez

bat ere ez,

neu ta hementxe,

zeu ta hortxe,

zagozkio,

gagozkio...,

urteen behingoan,

bizkaiera maite,

euskara batuan

murgil zaite.

 

Euskal joskeraren

ardatza koipatuz,

berrehun mila euskaldunen

hizketa batuz

eta hedatuz...,

urteen behingoan,

bizkaiera maite,

euskara batuan

murgil zaite.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Higidura berdez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia