Neugaz bizi da

 

Ez nion aterik zabaldu, ez,

ume aingeru nintzelarik,

gaztetako zoro aldiz.

Ate joka ibiltzen zen egunero baina,

ez nion aterik zabaldu.

 

Gero, gizonaren sasoira eltzean

(neguko iluntze hotz baten ikaraz),

zabaldu egin nion atea,

osorik zabaldu nion...,

ta nirera sartu zen kezka

ta neugaz bizi da ordutik hona,

neugaz nirean bizi da.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Higidura berdez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia