Bideko belarra

 

Turroi bihurturik

harri ta galipot,

tarteko belarra

laztanki maite «dot».

 

Berebil burpila

gainetik zarraztan,

bideko belarra

gutxik dute laztan.

 

Belar hori-berde,

bideko belar on,

bizi nahiaren

bultzakada sakon,

 

arbuiatuaren

entz-irudi mingar!

Gure herri zaitut,

gure herri zahar.

 

Zuk eman didazu

indar ta adore,

zugatik bihurtu

nire Juma lore.

 

Lore nire luma,

bihotzean samin,

harrizko bidea

lorez bete ezin.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Higidura berdez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia