Egin lo...

 

Ttunkuttunku, ttunkuttunku,

kunkuttun kuttuna;

ttunkurrunku, ttunkuttunku,

ttunkurrun kuttuna.

 

Lo dago txoritxoa

kaiola barruan,

lo dago katutxoa

zure esarlekuan...,

zuk ere egin lo,

ene kutuntxo!

 

Ttunkuttunku, ttunkuttunku,

kunkuttun kuttuna;

ttunkurrunku, ttunkuttunku,

ttunkurrun kuttuna.

 

Kotxea ta kamioia

lo mahaipean,

lo txistu ta baloia

arasa gainean...,

zuk ere egin lo,

ene kutuntxo!

 

Ttunkuttunku, ttunkuttunku,

kunkuttun kuttuna;

ttunkurrunku, ttunkuttunku,

ttunkurrun kuttuna.

 

Bihar ere zurekin

joango naiz parkera

zisne ta pavoekin

pozik jostatzera.

Bihar ere...,

bihar arte.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Higidura berdez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia