Bilboko serenu baten emaztearen seaska-kanta
Hotza ta iluna
dago kalean,
aitatxo kutuna
hantxe lanean...,
guk ogi biguna
bihar goizean.
Egin lo, polita,
begiak itxita.
Beti lan egiten
aitatxo gauez,
lo egin dezaten
besteek pakez...,
ta amatxo zu zaintzen
gau ta egunez.
Egin lo, polita,
begiak ttxita. |
© Mikel Zarate