Menditzar eta Mendi

 

—Kendu zaitez nire ondotik, txikiagotu egiten nauzu ta —esan zion Menditzarrek Mendiri.

        —Kendu zaitez zeu nire ondotik, aundiagotu nadin —erantzun zion Mendik Menditzarreri.

        Ez batak ez besteak, ez zuen zirkinik egin.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipui antzeko" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia