Ni ez naiz zu

 

Aserre bizitan doa gabarra bat ibaian. Ikatzez beterik doa, gora ta gora. Aserre bizitan doa.

        —Ez, ez, eta ez. Ez dut nahi honela bizi. Ito ta kito. Arte, gibel, eroapen, egoarri, pazientzia...! Baina noiz arte? Noraino? Ez, ez. Honela bizitzekotan..., obe il. Ai ene! Hau ezinaren ezina ta larriaren larria!

        —Inka ta aieneka ari zara, lagun? Ta nik...? Zer esango dut nik? Zuk daramazun zamaldu astuna ta zeu, biok zaramaztet nik —erantzuten dio ibaiak.

        —Bai baina, ni ez naiz zu.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipui antzeko" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia