«Beti-beti auteskundeak edo erri-zuzentzak edo horrelako gauza benak erabagi barik, ondo da noz edo bein gauza arintxuak, barregarriak erabiltea be, norbere gogoari atseden (deskantsu) apur bat emoteko.

        Arazo astunak erabili oi dabezan gizon guztiak egiten dabena da noz edo bein olgeta batzuk egin, arazoak alde batera utzita, eta ori eginaz atseden aundia artzen dabe.

        Guk be gaur orixe egin bear dogu, olgeta batzuk esan ta barre batzuk egin. Barre egitea osagarria da. Barrerik egiten eztauana galdua dok».

(Kirikiño)

 

 


"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia