Idazle txarrak errekara!

 

—Ba, ba, ba...! Gauza ez diren idazleak kalte egiteko bakarrik dira. Entzun dozu? Horrexetarako! Bestetarako ez. Hara: ba dakizu zer egingo neuskioen holakoei...? Errekara bota. Haraxe botako neukez, bai, ezertarako balio ez daben idazle txar guztiak —esan eustan lehengo baten nire lagun idazle batek Bilbo irribarrez idazten hasi nintzela ta, alkarrizketan gengozalarik Askatasun kaleko Mikoleta liburu-dendan.

        —Baina ba al dakizu zuk igeri (uger) egiten? —erantzun neutsan bilbotarren ironiaz.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia