Gora ta gora

 
Aberasturi jaunak Berebil garajean euki dau konpontzen bere kotxea.

        Konpondu deutsela ikusi ondoren, kontua ekarteko eskatu deutso enkargaduari.

        Enkargadua ugazabaren despatxura joan da berehalaxe.

        —Kontua eskatu dau Aberasturi jaunak.

        —Zortzi mila ta bostehun ta berrogeitamar pezeta da izan. Baina bederatzi mila jarriko dogu, pizka bat biribilduteko. Edo... biribilegi agertu ez daiten, bederatzi mila hirurehun ta berrogei ta hamazazpi pezeta t'erdi jarriko dogu.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia