Beste lekuren baten?

 
Bodetako bazkarietan ezezagun asko izaten ditugu bazkal aurretik. Ezkonbarrientzat ez. Haientzat ez da ezezagunik egoten. Baina gainetiko mahaikideentzat bai.

        Bazkal ondoren, ostera, txanpanaren eraginez edo, lagun egiten gara bazkalkideok.

        Gaur hiru boda egon dira Janedan jatetxean, eta hango soinu ta dantzaketak ez dau azkenik. Baina danak ez dira dantzan ari. Alkarrizketan ari da bikote bat bazter baten.

        —Zure aurpegia oso ezaguna egiten jat. Bai. Beste lekuren baten ikusi dodana ba dakit. Ziur.

        —Ez dakit, ba, zelan ikusi ahal izan dozun nire aurpegia beste lekuren baten, oraintxe daukadan lekuan eukiten dot beti ta.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia