Semaforoen legea

 
Semeforoak lehenengoz jarri zituenean, gotzain gogor bat egon ei zen eliz agintari legez Bilbon.

        Erlijio gauzetan, politika gauzetan, ohitura gauzetan, euskal gauzetan..., eragozpen handiak ipintzen ei zituan. Hau galerazo, hori debekatu, bestea eragotzi..., horrela ibiltzen ei zen beti.

        Hori zela ta, semaforoen legea asmatu eben abadeek:

        «Argi gorria dagoenean bizturik, geldi. Anbarra dagoenean, kontuz. Berdea dagoenean, aurrera. Barriro ere gorria dagoenean bizturik, geldi. Baina, egon ta egon ta argi gorria aldatzen ez bada, aurrera, aberiaturik dago semaforoa ta».

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia