Gauza barriak eta onak

 
—Zu, Iker! Hor Izaron emoten daben pelikula hori, zera...

        —«Mundu zoriontsu baten ametsetan»?

        —Bai. Zer modutakoa da?

        —Ba! Tira!

        —Artista onak agertzen dira...

        —Bai. Egia da hori. Baina, halan ta guztiz ere...

        —Niri neuri, behintzat, asko gustatu jatan.

        —Bueno! Neu ere ez nintzen aspertu. Baina ez da beste munduko gauzarik.

        —Nire ustez ba ditu gauza barri batzuk ere. Eta gauza on batzuk ere bai.

        —Bai. Baina pelikula horrek dituen gauza barriak ez dira onak, eta dituen gauza onak ez dira barriak.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia