Kotxe barria

 
—Kotxe barria?

        —Bai.

        —Noiz erosi dozu?

        —Atzo. Gustatzen jatzu?

        —Asko.

        —Kolorea ere bai?

        —Bai. Polita da.

        —Handiegia ere ez da.

        —Ez. Baina erosoa, nasaia...

        —Eta merkea eta bizkorra.

        —Egokiagorik aurkitzeko ere...

        —Aproposa Bilborako.

        —Benetan!

        —Edozein lekutan aparkatzeko modukoa...

        —Haize egokitua ere ba dauka ala?

        —Bai, gizona!

        —Holangorik...!

        —Behar ere bai haize egokitua Bilboko kutsadura artean ibiltzeko. Gainera...

        —Zu! Baina hau zulo hau zertarako dauka hemen, ba?

        —A! Hori multen buzoia da.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia