Odolosteak ordeaz

 
UEFAn finalista gelditu da Atletik.

        Datorren domekan Milan dator San Mamesera.

        Gainezka egongo da «katedrala».

        Hara ta hona, estu ta larri, sarrera-txartel bila forofoak.

        Txomin Zeken ere hor dabil, partidu horretara joateko ustetan. Baina, jakina, inoren kontura.

        —Hi, Eukeni! Laguntasun beharrean naiagok, ba!

        —Handia dok!

        —Ez haz hi nire laguna ala?

        —Bai.

        —Ba laguna besteari laguntzeko dok.

        —Baina hi beti haz bestea.

        —Bueno, bueno, Eukeni! «Atletin» lan egiten doken ezkero, sarrera txartel pare bat erregalatuko deustazak eztok, datorren domekako partidurako?

        —Eta hik, «Aprobetxategi», Berdetegi bankuan lan egiten doken ezkero, «berde» pare bat erregalatuko deustazak, eztok?

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia