Berbako gizon zintzoa

 
—Emongo neuskizuz, bai. Gustora emon ere hogei mila pezeta. Gero atzera emotekotan, pozik emongo neuskizuz. Baina ze segurantza daukat horretarako?

        —Gizon zintzo baten berbea.

        —Bueno! Konforme. Ekarri egidazu, ba, lehenengo gizon zintzo hori, ta gero emongo deutsudaz hogei mila pezetok.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia