Gitarrista barri bat

 
Gitarrazko kontsertu bat entzuten nago Arriagan.

        Gitarrista barri baten aurkezpena da. Txerran Lakarrarena.

        Aldi egunkarian musikako kritikak egiten dituen Koldo Intxauspe dago nire aurrean. Berak ekarri ei dau gitarrista gazte hori.

        Urtzi Errauskin, gitarrista ospatsua, dauka Intxauspek bere ondoan.

        Txerran Lakarra gitarra jotzen ari da. Izerditan.

        —Zer deritxazu? —Intxauspek Errauskini, isil-isilik balarrira berba eginda.

        —Iribarren antzera jotzen dauela horren gitarra —Errauskinek irribarrez.

        —Baina Iribar ez da gitarrista.

        —Hori ere ez.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia