Arrastaka

 

Aitz punta bateko gaztelu ederrean eguzkia dizdiz. Gazteluaren ate aurrean Arrano jauna, eguzkia artuz bere erreiñuari begira.

        Alakoren baten, Marraskulu, bere erreiñuko beealdeko serbitzari bat eltzen jako narraz, astiro-astiro ta makur-makur, bere atzaparpetara.

        — Marraskulu! —deitzen deutso Arrano jaunak.

        — Ona emen zure serbitzaria, Arrano jauna, jaunen jauna! —erantzuten deutso Marraskuluk, bere adartxo biak dardar dituelarik.

        — Baiña zelan eldu zara, ba, zu onaiño?

        — Arrastaka.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipuin antzeko alegi mingotsak" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia