Ni ez naz zu

 

Asarre bizitan doa gabarra bat ibaian. Ikatzez beterik doa, gora ta gora. Asarre bizitan doa. Eta marmarka.

        — Ez, ez eta ez. Ez dot nai onela bizi. Ito ta kito. Arte, gibel, eroapen, egoarri, pazientzia...! Baiña noiz arte? Noraiño? Ez, ez. Onela bizitzekotan..., oba il. Orixe, il. Ai ene! Au eziñaren eziña ta larriaren larria!

        — Asarre zara, lagun, ta aieneka zabiz? Ta nik, zer esango dot orduan nik? Zuk daroazun ikatz astun ori eta zeu, biok zaroedaz nik —diñotso ibaiak.

        — Bai baiña, ni ez naz zu.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipuin antzeko alegi mingotsak" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia