Ekinaren iruzurra
Urtero erosten dau kotxea Txemak. Izan ere, kilometro asko egin bearra izaten dau autoan egunero biajantetzan.
Urtero erosten dau kotxe barri bat, eta kolore bardiñekoa beti: zuria.
Aurten ere erosi dau. Baiña erdi zorabioturik erabilli dabe bere adiskide batzuek.
Etorri da bere errira, arro-arro, kotxe zuri barri dizdiztsuagaz, ta bedeinkatzera eroan dau eleiza alderantz.
Aurten baltza erosi dozu, e! Zer, ba? Oiturak aldatu? Baltza baiño... esan deutso irribarrez abadeak.
Baltza? Ez orixe. Ez dot oiturarik aldatzen nik.
Ba..., oker ez banago, baltza da au.
Beti brometarako gogoa?
Ez. Egia da.
Bedeinkatu ondoren, tabernara joan dira Txema ta abadea, zerbait edatera.
Baltza aurten, e! esaten deutso adiskide batek.
Baltz-baltza gaiñera beste batek.
Zuria ta zuria ibilli zara beti ta, ondo egin dozu kolorea aldatzeaz. Oso polita da ori ere izan baiña, gorria edo politagoa izango zan tabernako ugazaba-andreak.
Zoratuta zagoze gaur guztiok ala? Zuria erosi dot aurten ere, zuria! Txemak, erdi asarraturik.
Benetan ez dozu ori esango baiña! taberna ondoko garajetik etorri dan mekaniku batek.
Bete basuak, Mari...
Etxera eldu danean, auzoko Krispin etorri jako kotxe barria ikustera.
Polita benetan! Baiña zergaitik baltza oraingoan?
Zu ere adarra joten, Krispin?
Adarra joten? Ez aal da baltza?
Etxera sartu da Txema ariñeketan, tan onen aurpegia ikusirik ikaratu egin da emaztea.
Zer? Ondo zagoz?
Bai. Zer, ba?
Ez dozu ekarri kotxe barria ala?
Bai.
Zuria?
Zuria edo baltza, or dago. Joan ta ikusi.
© Mikel Zarate