Menditzar ta Menditxo

 

— Kendu zaitez nire ondotik, txikiagotu egiten nozu ta —esan eutsan asarrez Menditzarrek Menditxori.

        — Kendu zaitez zeu nire ondotik, aundiagotu naiten —erantzun eutson asarrez Menditxok Menditzarri.

        Ez batak ez besteak, ez eben zirkiñik egin.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipuin antzeko alegi mingotsak" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia