Sai ta Otso

 

Bela jauna, izlari ospetsua, itzaldi bat emoten dabil telebisiñotik.

        —«...bai, ikusle maiteok, mundu obeago bat egin bear dogu, obeago bat. Eta...»

        — Obeagoa oraindiño...? —erantzuten deutso bildots il bat jaten dagoan Sai jaunak, ABEREIL enpresako buru dan Sai jaun aberatsak.

        Bere atzapar sendoz bildots illari eutsi, ta moko kakodunez aren gorpua urratu ta zatitu, ta jan ta jan diardu Sai jaunak, Bikain jantokian.

        Alakoren baten, otso jauna datorko ondora, aspalditik adiskide dauan Otso jauna.

        — Egunon!

        — Jainkoak emon!

        — On egin!

        — Eskerrik asko.

        — Ondo, ez?

        — Bai, oso ondo Jainkoari eskerrak.

        — Baiña zer...?

        — Zer..., zer? —bildotsaren biotz usteldua iruntsiz.

        — Zuk ez daukazu lotsarik ez errespetorik.

        — Zer, ba? —mokoko zikiña garbituz.

        — Illen gorpuak jan?

        — Ta zer?

        — Nik neuk, beintzat, ez neuke orrelakorik egingo. Ezergaitik ere ez. Ez orixe, Jainkoarren!

        — Ez, zuk ez, jakiña. Zuk bizirik jaten dozuz eta...

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipuin antzeko alegi mingotsak" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia