Bildotsaren abestia

 

    Ez dot gura, ez,

ilterik;

iraun gura dot

bizirik;

baiña bildots, neu,

izanik,

naiz eta bizi

mindurik.

 

    Bizi gura dot

nik ere,

bizi, izanik

ongille.

Ez dot gura izan

iltzaille,

neu iltea da

ta obe.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipuin antzeko alegi mingotsak" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia