Betiko leloaren durunda
Asieraren asiera...?
Aukera.
Asieraren azkena...?
Onena.
Azkenaren asiera...?
Aurrera!
Azkenaren azkena
Au pena!
Zergaitik
betiko leloaren otsean
mindura biotzean?
Ez dakit.
Asiak egiña dirudi,
egiñak urregorri...,
ta ezin egon
iñon
baketan ni?
Zergaitik
zure,
ta nire
leloaren otsean
nator
ezkor
atzena emotean?
Ez dakit...
Bat, bi, iru eta lau,
betiko zurrunbilloak iruntsi nau.
Zurrunba,
burrunba,
erremola,
zirimola,
dardar,
negar...,
idazten,
esaten:
asieraren asiera,
asieraren azkena,
azkenaren asiera,
azkenaren azkena...
Bai?
Ez?
Nork jakin...?
Ekin...?
Alperrik...?
Norekin...?
Bakarrik...?
Geroko geroaren geroak
sortuko aal ditu ni lako zoroak?
Bat, bi, iru eta lau,
geroko geroaren geroak esango dau. |
© Mikel Zarate