«Literatur egilearen lana armiarmaren lanaren antzerakoa da: barruan duen saregaia, hizkuntza gaien ugaritasuna, nahiz handi nahiz txikia dela, bazterraren, arloaren, norbere asmoaren harira erabili behar du. Saregaia bat bera delarik, sarekera bakoitzak asmatu behar du norbere izate, eskabide, aiurri ta eginkizunari dagokion eratara. Pintore aberatsak —gaztelerak, adibidez— pintura-gai edo hitzen ugaritasun handia du gure aldean, oihal hobeak eros ditzake, marku ederragoak. Gu urriago aritzera beharturik gaude. Gure eskuarteko pintura ontziak ttiki dira eta ez asko: oihalak edo temak ehundu gabe dauzkagu eta markuak edo literatur jeneroak oraindik zerratzeko. Hala ere, baliakizun eskas horik nahikoa ditugu benetako arte-lan artailuak egiteko. Besteek konpresoraz eta tresneria teknikoagoz lantzen duten harria, guk lanabes apalagoz landu behar dugu, baina guk ere landa egin genezake horratik. Besteek burdinolatan urtzen eta moldatzen duten burdina guk mailuz eta ingudez itxuratu behar dugu, baina itxuratzea behintzat gure eskutan dugu.»

Bitoriano Gandiaga

 

 

"Bizipenen bultzadaz" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia