Euskararen hiriko emai
Euskaldun berri izandakoei,
euskaldun berri direnei
eta euskaldun berri izango direnei.
Lehen euskaldun berri,
orain euskaldun,
zuekin lotsaz beti
herri hobendun.
Euskal etorkizun
jatorraren zai
zaudeten euskaldun
ikasi alai,
mutil ta neska,
adiskide min,
zuentzat nahi dut
kantu bat egin.
Lehen euskaldun berri,
orain euskaldun,
hiri eta baserri
zuekin zordun.
Gora euskararen
hiriko emai,
zuengatik baita
orain kulturgai!
Gora zuen amets
eta ahalegin,
ezina egina
baita zuekin!
Lehen euskaldun berri,
orain euskaldun,
zuekin Euskal Herri
piztu dezagun. |
© Mikel Zarate