Kapanaga Martin

(?-1661)

 

        Mañarin jaio zan Kapanaga.

        Abadea izan zan. «Licenciado Martín Ochoa de Capanaga, Clérigo Presbítero beneficiado de la anteiglesia de Mañaria y maestro de gramática en la Villa de Tavira de Durango» [1].

        Il bere, Mañarin il zan.

        Kapanagaren dotriñea entzute andikoa da, izkuntzalarien artean, batez bere. Euskeraz eta erderaz eginda dago ta liburu irakurgarria da euskera zaarra ezagutzeko.

        Euskera aldetik uts asko ditu. Bera bere konturatu zan eta orrexegaitik diño erderazko itzaurretxoan: «Suplico al lector prudente, reciba esta buena voluntad, no para censurarla, sino para aprovecharse, o enseñarla, no reparando en muchos verbos y nombres, que como están en romance sin corromperse del latin, asi están del romance recluidos en el vascuence, de suerte que apenas se halle otro modo de decir sino por muchos rodeos y de la misma suerte juzgo hallará otras muchas faltas en el mismo vascuence...».

 

 

Lora eder batzuk

 

        Errukizko ekintzak:

 

        Miserikordiazko obraak dira amalau; leenengo zazpirak dira espiritualak, beste zazpirak gorputzekoak dira.

 

        Zazpi espiritualak dira oneek:

        Leelengoa, irakatsi eztakianari.

        Bigarrena, konseju ona emon bear dauenari.

        Irugarrena, korrejidu erraturik dabilena.

        Laugarrena, injuriak parkatu.

        Bostgarrena, tristea konsoladu.

        Seigarrena, sufridu pasienziagaz laguneen flakezaak.

        Zazpigarrena, erregutu Jangoikoari ilak gaitik eta biziak gaitik.

 

        Zazpi gorputzekoak dira oneek:

        Leelengoa, bisiteetea gexoak.

        Bigarrena, jaten emaitea gose danari.

        Irugarrena, edaten emaitea egarri danari.

        Laugarrena, katigu dagoana Mauru errian erraskateetea.

        Bostgarrena, billozik dagoana jantzitea.

        Seigarrena, pobre bidezkoai ostatua emaitea.

        Zazpigarrena, ilak beatutea [2].

 

        [1] Dotriñiaren itzaurrean. Agortuta dago Kapanagaren dotriñea.

        [2] 68-garren orrialdean.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bizkaiko euskal-idazleak" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia