Solozabal Paulino «Egieder»
Etxebarrian jaioa (1912). Abadea.
Iru olerki-liburu idatzi ditu gure «Egieder»-ek:
«Uskeriak». Bilbao, 1961.
«Urre bitza». Bilbao, 1962.
«Gizonetan». Bilbao, 1969.
Ona hemen, adibidez, bere lora eder bat:
Olerkari
Olerkari txit bizkor,
gau odeitsu illunean
oiñestarri diztikor.
Erriak lo ameskor,
olerkari kantari
goizeko urretxindor.
Gogo motel garaian,
olerkiaren gatzak
min erri-biotzean.
Oi, olerkari sutsu!
zure urre gogoan
maitasunak loratsu [1].
[1] «Uskeriak», 163-garren orrialdean.
© Mikel Zarate