Bere ilargira joan da
 
| 
Jostailuak ekarri dizkiogu 
gure mutikoari, 
jostailuak anitz: 
kornetak, 
ezpatak, 
puntzetak, 
pistolak, 
fusilak, 
kainoiak., 
tankeak... 
Baina gure mutikoak 
txilibitu bat egin du 
kainabera batekin, 
abioi bat egin du 
paper zahar batekin, 
ta bere ilargira 
joan da 
txistuka 
gure jostailuak 
gure lurrean utzirik. | 
© Mikel Zarate