Gaurko gazteen doinu
berri bizi baten garrasiz

 

        «Herri bat, hizkuntza bat,

        euskara batua da

        oraingo eztabaida

        bizi.

        Herri bat, hizkuntza bat,

        euskara batua da

        gazteen bultzakada

        berri».

 

Hil egiten zaigu,

hil egiten dugu,

hil gure herri.

Gure euskara

egin da

mila zati,

euskaldun gazteen

lotsagarri.

 

        «Herri bat, hizkuntza bat...

 

Bat euskal herriak,

bat euskalkiak,

bat denok beti.

Batu dezagun

euskara

ta ikasi.

Berritu dezagun

Euskal Herri!

 

        «Herri bat, hizkuntza bat...

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Etorriaren zorabioz" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia