Hilargian...

 

Nire emozio

berezko irrati,

telebisio...,

zorabio

nire ametsaren

gau emisio.

 

Begiak zilar,

doinu gozoaren

urre irripar...,

eta dardar

bozkarioaren

hilargi gar.

 

Eta hilargi,

zorion urdinez,

ene eden berri...,

eta argi,

batasun betean,

Euskalerri.

 

Baina ametsaren

hilargi borobil

betea eten...,

eta lehen

bezala ohean

min hasperen.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Higidura berdez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia