Euskal literaturaren harrokeria
Etxe ederrak dituzte,
etxe ederrak
nire auzokoek...,
ta zenbat lorategi
ta zuhaitz nabarmen!
Zenbat kotxe,
zenbat ondasun,
zenbat jende!
Zenbat aberats
ditudan hemen,
mutilzahartu zaidan
txabolari parrez...!
Eta mindu
egin naute
aberats harroek,
ta harrotu egin naiz
ni ere
ezinaren ezinez:
«Pobrearen egoera
zuena baino hobe!
Nik ez dut inoren
ta ezeren
beldurrik.
Niri ez didate
Ez.
ostuko ezer.
Ezin niri
lapurretarik
egin.
Hale!» |
© Mikel Zarate