Kanario bati begira dagoen mutiko bat ikustean

 

Musu urdin bat eman dio laztanki zirimiri epelak

kale kolorgaren balkoi beltzean

zintzilik dagoen klabelina pertxetari...,

ta usai zurizko irriño eztiz igortzi du klabelinak

kaiola pitxi batean kulunka ari den kanario otzana...,

ta kanarioaren bozkario horiak amets orlegiz bete

liluraz so egiten dion aingeruaren barne xaloa...,

ta, arrats behera honen samurrean,

udaberri itxaroz berpiztu zait

gerratearen burrunbada gorrian hildako haurtzaroa.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Higidura berdez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia