Musu hura...

 

Geroaren beldurra,

agurraren samurra...,

 

musu bat eman ninan,

musu bat eman hidan.

 

Suzkoa hire musu,

ene bihotzean su.

 

«Agur, ikusi arte...!»,

geroztik hogei urte.

 

Hogei urte oroitzan,

hirekin ni bizitzan.

 

Gero ta hi urrunago,

enean eneago,

 

musu hura izan dun

hire ordezko lagun.

 

Oroitzaren pozetan

musu hura garretan,

 

ta nigan hi, maiteño,

ni bizirik naizeño.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Higidura berdez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia