Sai ta Otso

 

Bela jauna, izlari ospetsua, itzaldi bat ematen ari da telebisiotik.

        —«...bai, ikusle maite-maiteok, mundu obeago bat egin behar dugu. Eta...»

        —Obeagoa oraindino...? —erantzuten dio bildots il bat jaten dagoen Sai jaunak, Abereil enpresako buru den Sai jaunak.

        Bere atzapar sendoz bildots ilari eutsi, ta moko kakodunez haren gorpua urratu ta zatitu, ta jan ta jan ari da Sai jauna, Bikain jantokian.

        Otso jauna datorkio ondora.

        —Egunon!

        —Jainkoak emon!

        —On egin!

        —Eskerrik asko.

        —Ondo, ez?

        —Bai, oso ondo, Jainkoari ezkerrak.

        —Baina zer...?

        —Zer..., zer? —bildotsaren bihotz usteldua irentsiz.

        —Zuk ez daukazu lotsarik ez errespetorik.

        —Zer, ba? —moko zikina garbituz.

        —Ilen gorpuak jan?

        —Ta zer?

        —Nik neuk, beintzat, ez nuke horrelakorik egingo. Ezergaitik ere ez. Ez horixe, Jainkoarren!

        —Ez, zuk ez; zuk bizirik jaten dituzu ta...

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipui antzeko" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia