Arrastaka

 

Aitz punta bateko gaztelu ederrean eguzkia dizdiz. Gazteluaren ate aurrean Arrano jauna, eguzkia artuz bere erreinuari begira.

        Halakoren baten, Barekurkuil, bere erreinuko behealdeko serbitzari bat eltzen zaio Arrano jaunari narraz, astiro-astiro ta makur-makur, bere atzaparpetara.

        —Marraskulu! —deitzen dio Arrano jaunak ezizenez.

        —Ona emen zure serbitzaria, Arrano jauna, jaunen jauna!

        —Baina nola eldu zara, ba, zu onaino?

        —Arrastaka.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipui antzeko" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia