Bildots ala aiztore?

 

     Ez dut nahi, ez,

ilterik;

iraun nahi dut

bizirik;

baina bildots, neu,

izanik,

naiz eta bizi

mindurik.

 

     Ez dut nahi izan

aiztore,

aiztorearen

gaizkide;

ez dut nahi izan

iltzaile...,

iltea bai da,

bai, obe.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipui antzeko" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia